Haurren autonomia goiztiarraren garapena eta Haur Hezkuntza Graduko irakaslegaiak. Aldagai parte-hartzaileak.

Tantak(2020)

引用 0|浏览0
暂无评分
摘要
Ikerlan honen helburua Haur Hezkuntza Graduko ikasleriak haur-autonomia goiztiarrarekiko (0-3 urte) dituen sinesteak ezagutzea da. Horretarako, galdetegi bat sortu eta aplikatu da, hasieran sendotasunik gabeko emaitzekin, eta hori dela eta parte-hartzaileen erantzunak zentratzeari ekin zaio. Emaitzek autonomia horren garapenaren hauskortasuna konfirmatu dute. Ikasleen sineste gutxi batzuk informatuak badira ere, hau da, unibertsitate formakuntzaren ondoriozkoak, gehienak sinplistak dira, haurtzaroan bizi izandako guraso-estiloei loturik. Sineste horiek generoaren, gradurako sarbide-ikasketen eta gradua egiten ari diren zentroaren titulartasunaren arabera aztertzeko orduan, lehenengoak koherente agertzen dira lanbide eta ikasketa hauen izaera feminizatuarekin; Lanbide-Heziketako Haur Hezkuntzako goi mailako ziklotik datorren ikasleriak lanbidearen alderdi praktikoak teorikoak baino hobeto baloratzeko joera adierazten du eta unibertsitateko zentroaren titulartasunak ere desberdintasunak agertzen ditu hezkuntza estiloa publikoa edo pribatua izatearen arabera.
更多
查看译文
关键词
parte-hartzaileak
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要