Streptococcus pneumoniae eta Haemophilus influenzae bakterio espezieek eragindako infekzio inbaditzaile eta ez-inbaditzaileak: txertaketaren eraginak

Maitane Ibar-Bariain, María Concepción Lecaroz Agara,Alicia Rodríguez-Gascón,Arantxazu Isla, Ana María León Blasco

Ekaia(2023)

引用 0|浏览1
暂无评分
摘要
Streptococcus pneumoniae eta Haemophilus influenzae bakterio espezieek eragindako infekzioek prebalentzia handia dute, infekzio inbaditzaileek koadro larriak dakartzatelarik. Prebentziorako estrategia nagusia txertaketa da. Txerto pneumokoziko konjugatuak (PCV; ingelesezko sigla) eta b motako H. influenzae-ren (Hib) aurkako txertoak haurren txertaketa-egutegian ezarrita daude. Txerto polisakaridiko pneumokozikoa (PPSV23; ingelesezko sigla) aldiz, 65 urtetik gorakoak diren heldu guztietan erabiltzen da, eta infekzio pneumokozikoa edukitzeko edo infekzioa izanez gero konplikazio larriak garatzeko probabilitatea duten gainerako helduetan eta 2 urtetik gorako haurretan erabiltzea gomendatzen da. Txerto hauen ondorioz mikroorganismo hauek eragindako infekzioen intzidentzia eta hilkortasuna murriztu da, hala ere, gaixotasun inbaditzaileak karga handia suposatzen du. Gainera, serotipoen banaketan eta antimikrobianoekiko sentikortasun-profilean ere aldaketak eragin izan dituzte. Txertoen ezarpena eta estaldura mantentzea garrantzitsua da, baina baita gaixotasun pneumokozikoaren eta Hib-k eragindako gaixotasun inbaditzailearen zaintza epidemiologiko jarraitua egitea ere, aldaketa epidemiologikoen monitorizazioa eta etorkizunerako prebentzio-neurrien garapenaren ebaluazioa ahalbidetzeko.
更多
查看译文
关键词
streptococcus pneumoniae eta haemophilus,ez-inbaditzaileak
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要