Langabeziaren lurralde-asimetriak eta joerak : euskal udalerrien azterketa

Lurralde: investigación y espacio(2019)

引用 0|浏览0
暂无评分
摘要
Asko izan dira azken urteetan krisi ekonomikoak lurralde desberdinetan izan duen eragina aztertu dituzten ikerketak lurraldeen zaurgarritasunaren arabera. Enpleguarekin erlazionatutako egokitzapenak oraindik bukatu ez direnez, zaila da behin-betiko emaitzak aurreratzea. Hala ere, horrelako ikerketek lurralde bakoitzak krisiari aurre egiteko duen ahalmena azaltzeko balio dezakete eta baita ere ahalmen hori indartzeko baliagarriak izan daitezkeen estrategiak planteatzeko. Lurraldeek duten zaurgarritasun maila desberdina modu nabarmenean azaltzen duten adierazleetako bat langabezia-tasa da eta honek krisi ekonomikoaren urteetan izan duen bilakaera.Horrela, eskualde batetako udalerriek amankomuneko ezaugarri asko izan ditzaketen arren, beraien eboluzioa oso bestelakoak izan dira, eskuragarri dauden datuek erakusten diguten bezala. Konkretuki, lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien langabezia-tasaren bilakaera aztertzen da 2006-2016 epealdian, kontutan hartuta bai denboran izandako bilakaera eta baita ere banaketa espazialean ematen diren ereduak.
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要