Garapenaren eredu teorikoak

Ekaia(2023)

引用 0|浏览1
暂无评分
摘要
Giza garapenean bere testuinguru fisiko eta sozialaren alderdi ezberdinek eragina dute. Hala ere, gizabanakoak ingurunearekiko sentsibilitatean eta honi erantzuteko gaitasunean desberdinak dira, batzuk ingurune-baldintza berberen aurrean sentiberagoak izanik [1]. Tradizioz, desberdintasun indibidual hauek diatesi-estresaren [4, 5] eredutik aztertu izan dira. Honen arabera, pertsona batzuk, beren zaurgarritasun ezaugarri endogenoengatik, neurrigabeko zaurgarriak dira esperientzia negatiboen edo ondorio kaltegarrien aurrean, zaurgarritasun txikiagoko banakoekin alderatzean. Ikuspegi ebolutiboari jarraikiz, badaude beste bi eredu teoriko, sentikortasun diferentzialaren eredua [18, 22] eta testuinguruarekiko sentsibilitate biologikoaren eredua [16], zeinak gizabanako batzuk sentikortasunaren ezaugarri indibidualengatik ingurumen-eragin negatibo zein positiboen aurrean neurrigabeago jasaten dituztela dioten. Hortaz, ingurune positiboetatik onura gehiago lortuz, eta, aldi berean, ingurune negatiboekiko zaurgarriagoak izanik. Azkenik, badago beste teoria berriago bat, sentsibilitate abantailatsuaren eredua [11], zeinak gizabanako batzuk, beren sentikortasun faktoreengatik, ingurumen-abantailei edo testuinguru positiboei sentikorragoak direla eta positiboki erantzuten dutela proposatzen duena, banako hauek ahalmen hori ez dutenen aldean abantaila bat aurkeztuz.
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要