
Artikulu honek euskal etnometeorologiako lexikoa aztertzen du, hizkuntza etiketa arbitrarioen bilduma gisa ikusteko ikuspegi tradizionalari erronka egiten dion sistema konplexu eta bultzatutzat. Oinarri teoriko integratu baten bidez, lau zutabe nagusi batzen ditugu— Gorpuztutako kognizioa, Kognizio kulturala, Erabileran oinarritutako hizkuntzalaritza eta Lexiko-sorkuntzaren teoria kontzentrikoa —euskal eguraldiaren lexiko berezia pertzepzio, kultura eta komunikazioaren arteko elkarrekintza dinamikotik nola sortzen den azaltzeko. Analisi kognitibo egituratu baten bidez, sei zirkulu zentrokideetako lexiko oso antolatua agerian geratu da: gorputzetik kanporantz zabaltzen da, kultura materialera, janarira, animalietara, mitologiara eta erlijiora metaforikoki. Lexikoak ikonotasun handia erakusten du, bereziki onomatopeia erabilera zabalari esker, eta kontzeptuen bereizketa handia du: euskarak hamar euri mota baino gehiago bereizten omen ditu. Ondorioek hipotesi erlatibista linguistikoaren bertsio moderatu bat babesten dute, lexikoak komunitate baten pertzepzioa eta inguruarekiko harremana ez baino islatzen, era aktiboan eratzen duela iradokiz. Euskal eguraldi lexikoa bezalako hiztegi bereziak artxibo bizidun eta dinamikoak direla ondorioztatzen dugu, ezagutza ekologiko tradizional baliotsua gordetzen dutenak eta errealitatea era desberdinean eraikitzeko bideak islatzen dituztenak.
Lan honetan Ana Ürrüti ebanjelista eta idazle zuberotarraren bigarren testuaren edizio kritikoa eskaintzen da: Pedroren Epistolen itzulpenarena. Alderdi biografiko eta bibliografikoen, bai eta zenbait gogoetaren ondoren, Jondane Phetiriren Epitriac testuaren sorrera azalduko da, itzulpenaren iturrien aniztasuna agerian utziz. Edizioa 1873ko eta 1887ko argitaraldien ale banaren transkripzioan oinarritua da. Bi argitaraldi horietan atzeman diren hutsak zuzendurik, irakurleari testu originala berreraiki nahi duen bertsioa eskaintzen zaio. Azken buruan, lanaren xedea Ana Ürrütiren obraren ezagumendua hedatzea da.
Mitxelenaren argitalpenetako edukien eta horiek dituzten erlazioen prozesamendu konputazionalerako zenbait urrats egin dugu. Alde batetik, Koldo Mitxelena (1915-1987) Errenteriako euskalariaren lan idatziek euskarazko bi aldizkari zientifikotan dituzten aipuak erauzi eta aipamen-erlazio gisa datu-base batean jaso ditugu eta, bestetik, Mitxelenak berak bere lanetan aipatzen dituen pertsonak landu ditugu. Mitxelenaren laneko testuinguruarekin jaso ditugu pertsona horien aipamenak, Wikidata ezagutza-grafoan dituzten erlazioekin batera. Mitxelenaren lana ezagutzeko sarbide berriak ireki ditugu dagoeneko, ikasleentzat nahiz ikerlarientzat. Emaitzak Inguma Wikibase izeneko datu-basean jasota geratu dira, sarean, edonork ikusi eta berrerabiltzeko moduan.
Basque (Euskera) and Spanish are two languages in contact in the Basque Country. One linguistic aspect both languages diverge in is grammatical gender agreement: while Spanish produces grammatical gender agreement, Basque does not. Interestingly, some western Basque varieties have been reported to exhibit Spanish-style gender marking with some adjectives derived from Spanish and only in oral production. However, no empirical study has corroborated this observation. Thus, with the aim of delimiting the (in)existence of grammatical gender agreement in Basque, this project triangulates the production of and attitudes towards grammatical gender use with 20 Ondarroa Basque speakers (a western Basque variety belonging to the province of Bizkaia). Results suggest that Spanish-style grammatical gender agreement is possible with Spanish-originated and Basque adjectives, and that it is perceived as natural, respectful, and part of Basque.
Artikulu honetan, Ipar Euskal Herrian gertatzen ari den dardarkarien aldakortasunari erreparatu diogu. Dardarkari ubularra dardarkari hobikaria ordezkatzen ari da eta ikusiko dugu ordezkatzea honezkero guztiz gauzatua den edo ez. Aldakortasuna ez dela berria erakusten duten lekukotasunak aipatzearekin bat, eskura ditugun erreferentzia eta baliabideekin egungo egoera islatu nahi izan dugu. 2024ko Hazparneko (Lapurdi) libertimenduko (16-30 urte arteko) zirtzilen jardunek osatutako corpusean Hazparneko hiztunek dardarkariak ubular edo hobikari ahoskatzen dituzten ikertu dugu. Emaitzek erakutsi dute Hazparneko gazteen artean dardarkari ubularra orokorra izanik ere, libertimendu emanaldiko zenbait egoera eta pertsonaia antzezteko hobikaria erabiltzen dutela. Beraz, ezin uka daiteke Hazparneko hiztun gazteek dardarkari hobikaria hautemateaz gain, nahita ahoska dezaketela. Nahiz eta egunerokoan eurek ez erabili, berariaz ebaki dezaketen hotsa izaten jarraitzen du, komunitatean neurri eta modu batean presente dagoen hotsaren oihartzun edo ispilu gisa.
Lan honen asmoa da euskal testu klasikoek hezkuntzan eta, batez ere, hizkuntzaren didaktikan izan beharko luketen lekua aldarrikatzea eta ikasleen hizkuntza maila hobetzeko tresnatzat aurkeztea. Horretarako Agustin Iturriagaren Fábulas y otras composiciones en verso vascongado dialecto guipuzcoano con un diccionario vasco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos (1842) edizioa paratu da, ortografia gaurkotuan eta ohar argigarriekin, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek erabili ahal izateko. Edizioarekin batera, hiztegia osatu dut Iturriagaren testuetan agertzen diren hitz dialektalekin eta erabilera murriztua dutenekin. Era berean, esamolde, lokuzio eta errefrauak ere bildu ditut, ikasleen euskara maila hobetzeko eta adierazkortasuna handitzeko iturri izan daitezen.
xx. mendearen lehen erdiko prentsa abertzalean hitza hartu zuten emakumeetako bat eta Emakume Abertzale-Batzako lehen lehendakaria izan zen, besteak beste, Karmele Errazti. Lan honetan, Erraztik 1937ko abuztua eta iraila bitartean Keperin Jemein senarrari idatzitako bost gutun ematen ditut argitara. xx. mendearen lehen erdiko bizitza publikoan parte-hartze garrantzitsua izan zuen emakume baten bizitza pribatuari buruzko informazioa ez ezik, Euskal Herriaren historiaren une jakin bati buruzko zenbait xehetasun ere ematen dizkigute Erraztiren gutunek, emakume baten begiradatik.
xx. mendearen lehen erdiko bizitza publikoan eta politikoan parte hartzen saiatu ziren emakume abertzaleetako bat da Karmele Errazti. Emakume Abertzale-Batzako lehen lehendakaria izateaz gain, orduko prentsa abertzalean idatzi zuten emakumeetako bat ere bada Errazti, besteak beste. Umeentzako ipuin eta kontakizun labur batzuk, helduentzako antzezlan bat —Keperin Jemein senarrarekin batera— eta, batez ere, artikuluak ondu zituen; horrez gain, gutun pribatuak ere trukatu zituen senide eta ezagunekin. Artikulu honetan, Erraztik idatzitako testuen corpusa osatzen ahalegindu naiz, haren testu argitaratuak nahiz pribatuak aintzat hartuta; hala, Erraztik idatzitako —baina orain arte aztertu gabeko— zenbait artikulu eta gutun jarri ditut mahai gainean, eta corpus horren azalpen laburra egin dut orobat. Lan honetan aurkeztutako datuek Erraztiren testuak hobeto ezagutzen laguntzen dute, eta, horrenbestez, baita Erraztiren ekarpena hobeto ulertzen eta zehazten ere.
Cette étude se divise en deux parties: dans un premier temps est examiné le phénomène de l’aspiration basque dans ses occurrences et extensions diachroniques et diatopiques, sous les aspects distincts de l’emprunt, de l’imitation analogique et du renforcement accentuel, ainsi que sous celui de son fondement étymologique interne; dans un deuxième temps, sur la base de cet examen, une hypothèse est formulée sur l’origine phonétique de l’aspiration en basque comme résultant de l’affaiblissement articulatoire d’un ancien phonème fricatif uvulaire aujourd’hui disparu (voir aussi, dans le même sens, mais de manière indépendante, Manterola & Hualde 2021). La conclusion générale de l’étude tend par suite à établir que l’aspiration basque actuelle résulte, en premier lieu, de l’évolution d’un phonème antique, puis, en second lieu, d’un phénomène phonotactique, géographiquement délimité, d’extension purement analogique du phonème.
Lan honetan Larramendiren “apologia” izenaz ezagun den liburuak (De la antigüedad…) haren bizian izan zituen bi edizioak eta jasan zituen gorabeherak aztertu ditugu, beraren interpretazioa baldintza lezaketelakoan. Bien erkaketak berri jakingarriak eman ditu 1728ko lehen edizioak izandako harrera istilutsuaz, lehen edizioaren ale batzuetan bakarrik agertzen den “Aviso al lector” berriaz, atal horren edukiak 2. edizioan (d. g.) izan zuen patuaz eta gaztelaniazko hitzen euskal etimologia zerrendan gertatutako aldaketez, besteak beste. Azterketaren ildoak 2. edizioaren data bilatzera eraman gaitu. Barneko eta kanpoko argudioak konbinatuz, aipatu ohi den 1740ko gutxi gorabeherako dataren ordez 1730-1736ko epea eman dugu ziurtzat, eta 1730-1732ko zehatzagoa aski egiantzekotzat. Bidenabar, Larramendiren hiztegiaren idazketaren kronologiarako argigarriak bide diren datuak ere erdietsi ditugu. Ondorio orokor gisa, berriro egiaztatu dugu lan bibliografikoa filologoaren oinarrizko eta ezin utzizko zeregina dela.
Artikulu honek erakutsi nahi du euskal perpaus erlatiboek ez dutela uste den adina murriztapen. Hauxe da aipatu izan diren haietako bat: euskaraz perpaus ardatza daukan perpaus erlatiborik ez dagoela, hots, beste hizkuntza batzuetan sentential relative clause delakoen bidez (“She gave us the evening off, which was a bit of a surprise”, “Nos dio la noche libre, lo que/lo cual fue una sorpresa”, “Elle nous a donné une soirée libre, ce qui était un peu une surprise”, etab.) adierazten dena ezin omen daitekeela euskaraz modu berean adieraz. Artikulu honek frogatuko du murriztapen hori ez datorrela bat errealitatearekin, baita agertuko ere zeintzuk diren perpaus bat ardatz duten euskal erlatibo motak.
Presentamos la edición del manuscrito sobre la Introducción a la Historia del País Vasco que Bonifacio Echegaray Corta redactó, por encargo de la Sociedad de Estudios Vascos – Eusko-Ikaskuntza, entre 1932 y 1936. Este manuscrito está dividido en tres partes principales: Geografía, Nombres del País Vasco y Prehistoria. Gracias a su prestigio como jurista e historiador, Echegaray fue el elegido para llevar a cabo una Historia del País Vasco en su conjunto para uso de los centros escolares y universitarios en el marco de un Estatuto de Autonomía que se presumía al alcance de la mano. Sin embargo, el golpe de Estado antirrepublicano y la consecuente guerra civil impidieron su realización completa. Nuestro estudio del manuscrito trata de contextualizar la obra de Echegaray y su valor.
En esta breve nota se ofrece una interpretación como topónimo del término oTiŕtan de la recién hallada inscripción paleohispánica procedente del castro de Irulegi (Aranguren, Navarra), que se justifica tanto por su estructura léxica como por la identificación de un sufijo de valor locativo. Se discute el valor del signo T, conocido hasta ahora en varias monedas vasconas, y la posibilidad de que corresponda al dígrafo -lt- habitual en la epigrafía ibérica. Se trataría, en definitiva, de un topónimo de origen ibérico con morfología flexiva vascona.
In the present study we analyze two features in Basque-Spanish code-switching data: (1) phonological mixing in intraword position involving phoneme /θ/ and (2) switches between pronouns and verbs. Both features have been discussed for several language pairs but have so far remained unexplored in the case of Basque and Spanish. The MELAN corpus on Basque-Spanish language contact is used in this study to obtain code-switching data and test the predictions of the two most influential theoretical frameworks for code-switching (the Matrix Language Frame (MLF) model and the Minimalist Approach) for these particular features. The results at the phonological level reveal that Basque-Spanish code-switching resembles most other language pairs in avoiding phonemes from different phonological systems within words, although counter-examples are found and should probably be interpreted as signals of sound change in Basque. Conversely, the results from the analysis of pronoun-verb switch cases reveal that in Basque-Spanish data, switches take place in positions disallowed by current models and unaccepted in several other language pairs. The findings suggest that the ergative case marking in Basque may play a role in the grammaticality of the pronoun-verb switch patterns.
Lan honetan euskarazko /h̃/ segmentuaren inguruan orain arte aurrera eraman diren hainbat ikerketaren emaitzak biltzen dira, segmentu honen ezaugarri nagusiak aurkeztuz. Alderdi tipologiko orokorretatik hasita, segmentu honen arrarotasuna gogorarazten da, eta baita bi hasperenen arteko sudurkaritasunean oinarritutako oposaketarena. Euskararen barnean izan duen garapena lantzean, Mitxelenak sutsu aldeztu zuen bokal arteko *n > /h̃/ bilakabide zuzena azalpen bezala gailendu dela aipatzen da, eta v. eta viii. mendeen arteko tartean kokatu daitekeela iradoki. Azkenik, alderdi fonetiko eta fonologiko sinkronikoak ekartzen dira: hots honen egitura fonetikoaren deskribapen zehatza eta bere ezaugarri fonologikoen, bere banaketaren, eragindako prozesuen, eta /h/ ahokariarekiko duen oposaketaren berri ematen da, Hualdek ekarritako /h̃/ sudurkarituaren proposamena aldeztuz, /ṼhṼ/ analisiaren aurka.
Pretonic lengthening has been reported as the most salient characteristic of Córdoba Spanish (Lang-Rigal 2014; Lenardón 2017). If the relative duration of the pretonic to the tonic is a cue to stress in Spanish (Ortega & Prieto 2011; Hualde 2015), it is worth exploring what the cues are in a variety in which pretonic syllables are longer than tonic ones. I analyze the production of oxytones, bi- and trisyllabic paroxytones and proparoxytones by six speakers from Córdoba and three from the neighbouring province of San Luis. An analysis of relative duration and intensity, as well as pitch accent types, revealed that pretonic lengthening was more prominent in and near the capital of Córdoba than in the rest of the province but was also attested in San Luis. Consistent with previous studies (Requena et al. 2013; Lang-Rigal 2014), participants from Córdoba showed a tendency to align the f0 peak within the stressed syllable but varied in the alignment of the peak depending on the type of word and the location. Overall results support the existence of a geographical continuum in the use of relative duration of tonic, pretonic and posttonic syllables (Vidal de Battini 1964) and reveal the need of more systematic explorations of the correlate of stress in different word types and across Argentine varieties.
Categorization is fundamental to any scientific pursuit, posing the question of what categories themselves amount to. Are categories absolute or mere linguistic constructs? If the latter, are they to be trusted? Otherwise, what can one use to ground categories? The present piece reminds us that one can go about this substantively or formally. Substantive, for beings with a neuro-physiological nature, boils down to how we happen to be “wired” or how our brain “works”, whatever that means. Formal ought to be grounded on some abstract system, of the sort that logic and arithmetic represent — given “the unreasonable effectiveness of mathematics”. In this context, I consider whether primitive linguistic (distinctive) features are substantive or formal. In the end, I suggest that this depends on the nature of the feature, and that in some fundamental sense there is ample space for foundational formal features, which has a variety of technical and philosophical consequences worth pursuing.
Magia edota naturaz gaindiko helburuak dituzten erritualetan usu hizketa-ekintzak erabiltzen dira dena delako helburua lortzeko. Artikulu honetan euskal usadioan ekintza magikoetarako erabili izan (omen) diren hitz eta formulei lehen begiratu bat ematen diet haietan markatutasun fonologikoa identifikatuz. Hau eguneroko hizkuntzatikako aldentze baten moduan aztertzen dut, emikoki hizkera “ez naturalaren” erabilera naturaz gaindiko botereekin lotzen delakoan.
Lanaren helburua Lujanbio abizenaren historian arakatzea da. Horretarako, EAEko Erregistro Sakramentalen artxibo elektronikoak baliatu dira, batez ere. Lujanbio abizenak aldaerak dituela ezagun da, Lukanbio eta Luxanbio, adibidez. Azterketan zehar aldaera gehiago aurkitu dira, horien artean Lusanbio, Usanbio, Uzanbio, Luxandio eta Luganbio. Erro posiblea bilatzea ere izan du helburu lanak eta Luxan, Lujan, Lucan, Lusan, Luzan eta Luxa, Luja, Luca, Luga, Lusa, Luza, Lucha abizenak topatu dira. Agertu dira -e- erroa duten aldaera batzuk ere: Lesanbio, Lexanbioa, Lejanvigo. Hari horri tiraka, paralelismo batzuk topatu dira Lexan eta Luxan sailekoen artean. Datu horien gainean, idazkera desberdinen jatorriaz eta beren ahoskerez hausnartzea du helburu artikulu honek.