
Artikulu honetan, munduan zehar deskribatu izan diren hizkuntza-jolasen nolakotasunak aipatu ondoren, euskarari begiratu zaio. Euskal Herrian aipatu izan da han-hemenka hizkera sekretuen eta hizkuntza-jolasen gaia, baina orain arte ez da egon saio sendorik horien dokumentazio- eta deskribapen-lana egiteko. Telebista-saioetatik eta landa-lanetik ateratako datuetatik abiatuta, euskarazko hizkuntza-jolasak jaso ditugu; apaepe izendapena eman diogun hizkeraren deskribapena egiteaz gain, hizkera-molde hori sortzean fonologiak eta prosodiak duten zeresana nabarmendu dugu.
Artikulu honetan mendebaldeko euskararen egitura arazleak aztertuko dira, zehazki, arazo morfemak eta eragin aditzak, gainerako hizkeretako arazi arazlearekiko antzekotasunik edo alderik ote duten ikusteko. Batetik, mendebaldeko egitura arazleen perpaus-bakuntasuna erakutsiko dut hainbat hizkuntzatan erabili diren ebidentzia berak baliatuz eta, horrez gain, eragin arazlearekin sor daitekeen [-t(z)ea + eragin] egitura perpaus-bikoa berretsiko dut. Bestetik, erakutsiko dut euskararen gainerako hizkeretan arazia Funtzioen Hierarkiaren arabera markatzen den bitartean, mendebaldeko hizkeretan biziduntasunaren arabera markatzen dela, arazi bizidun guztiak datiboz markatzen dira-eta.
This study provides an intonational description of wh-questions in Spanish and Basque from Irun, Gipuzkoa. Thirteen participants completed a contextualized reading task in both languages, and the analyses focused on the initial peak and the final contours. Results show that initial peaks predominantly occur on the post-tonic syllable of the wh-pronoun, whereas final contours were mainly rising (L* H%), followed by falling (L* L%). Cross-linguistic comparisons revealed no significant differences, and participants tended to maintain consistent contour patterns across both languages. All in all, these findings suggest a shared intonational inventory in this bilingual community for wh-questions.
Este artículo sociolingüístico analiza los prejuicios lingüísticos de hablantes monolingües de español ante la alternancia de código en el discurso oral de bilingües euskera-español. El estudio examina siete variables: procedencia, ingresos, nivel educativo, competencia gramatical, formalidad del discurso y motivaciones del cambio de código. A partir de un trabajo de campo con 21 informantes, se confirma la persistencia de actitudes negativas hacia determinadas formas de alternancia. Los resultados subrayan la necesidad de promover una visión más inclusiva que reconozca el code-switching como una práctica comunicativa legítima y significativa.
Artikulu honetan euskarazko aditz trinkoen osaerari buruzko analisi berri bat proposatuko dut. Ohiko analisietako A-Denb mugimenduak AS eta DenbS arteko proiekziorik onartzen ez duela-eta (ezeztapena, partikula modalak), Arregiren eta Nevins-en (2012) aditz perifrastikoen eredua hartu eta trinkoetara hedatuko dut. Aditz tasuna Denb-ek deribazioan jasotzen dituen tasunetarik bat dela proposatuko dut, A-tik Komunztatu (Agree) bidez jasoa, eta aditz trinkoen erroa, perifrastikoena legez, zatiezina dela, Denb-eko tasunen gauzapen den neurrian. Bide horretatik, aditz trinkoen zenbait propietate azaltzen ere saiatuko naiz, hala nola trinkoak osatzeko gai diren aditzen berezitasuna.